Enpresen Gida Birtuala kaleratu du Behargintzak

Anboto 2011ko aza. 20a, 08:45

Enpresen Gida Birtuala kaleratu du Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak-Durangoko Behargintzak. Interneteko erabiltzaileek eskualdeko udalerrietan kokatutako enpresen errolda kontsultatu ahalko dute

Enpresen Gida Birtuala kaleratu du Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak-Durangoko Behargintzak. Interneteko erabiltzaileek eskualdeko udalerrietan kokatutako enpresen errolda kontsultatu ahalko dute.

 

"Orain arte proiektura atxiki direm enpresek, 500 inguru, espazio bat izango dute interneten enpresari, produktuei edota zerbitzuei buruzko informazio nabarmena jasotzeko". Horrela jakin eragin dute Behargintzako arduradunek. Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoaren webgunearen bitartez egin ahal izango dute kontsulta: www.mdurango.org

 

Merkataritza gida bateko ohiko datuez gain, enpresen logotipoa, argazkia eta deskribapen testua ere gehitu ahal izango dute erabiltzaileek, azaldu dutenez, eta, informazio hori enpresak nahi duen aldiro aldatu ahalko izango da. Horretarako enpresa teknikariarekin jarri beharko da hartu-emanean honako helbide elektronikoa erabiliz: pymes.mdurango@bizkaia.org

 

 Dohanik ezagutzera emateko auekra dute enpresek, eta proiektura batzeko deia egin du eskualdeko garapen agentziak. Enpresen Gida Birtualeko parte izan gura duten profesionalek edozein informazio jasotzeko edo argitzeko honako helbide elektronikoa erabili dezake: pymes.mdurango@bizkaia.org, edo bestela 94 623 25 22 telefonora deitu. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!