Burujabetza ekonomiko eta politikoaren alde egin du LABek

Anboto 2011ko aza. 17a, 12:59

LABen ustez eredu berria \'langileek erabaki behar dute eta Euskal Herritik erabaki behar da\'

LABen ustez eredu berria “langileek erabaki behar dute eta Euskal Herritik erabaki behar da”.

 

LABek salatu duenez, gobernuan izan diren politikariek eta alderdiek “administrazio guztietan murrizketak egin dituzte, eta krisiari aurre egiteko erabili dituzten errezetak “eskubide laboralak zapaltzea, gastu sozialak murriztea eta pentsioen pribatizazioa dira”, besteak beste. “Eskualdean bertan nabarmena izan da errealitate hori. Langabeziaren datuak beldurtzekoak dira; herri gehienetan, 2006. urteagaz alderatuta, hirukoiztu egin da langabezia tasa”, dio LABeko Eulate Zilonizaurrekoetxeak. PPren eta PSOEren politikak kritikatu eta EAJren  onespenagaz burutu dituztela diote.

 

“Amaiur da alternatiba”

Horren aurrean bestelako eredu ekonomiko eta soziala eraikitzeko beharra azaldu dute: “Langileek erabaki behar dute, eta Euskal Herrian erabaki behar da”.  Bide horretan, alternatiba Amaiur koalizioa dela diote: “Lan harremanetarako eta babes sozialerako euskal esparrua defendatzeko eta eredu berria eraikitzeko aukera emango die euskal langileei”.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!