Tokiko komertzioak sustatu guran

Anboto 2011ko aza. 14a, 12:00

Motxilak, amantalak eta bestelako opariak emango dizkie euren bezeroei +Dendak elkarteko Iurreta eta Abadiñoko merkatariek. Erosketak herri biotan egitea sustatu gura dute kanpaina horrekin

Motxilak, amantalak eta bestelako opariak emango dizkie euren bezeroei +Dendak elkarteko Iurreta eta Abadiñoko merkatariek. Erosketak herri biotan egitea sustatu gura dute kanpaina horrekin.

 

+Dendak merkatari elkarteko bazkide diren Iurretako merkatariek gaur hasi eta azaroaren 19ra bitartean bertan erosketak egiten dituzten bezeroen artean banatuko dituzte opariak. Abadiñon, berriz, azaroaren 28an hasi eta abenduaren 3a bitartean erosketak egingo dituzten bezeroen artean. Horrela jakin eragin dute +Dendak elkarteko ordezkaeriek: motxilak, amantalak, sukaldatzeko txapelak,berrerabiltzeko poltsak, liburuak eta bestelako opariak banatuko dituzte.  Ekimenak herriotan erosketak egitea bultzatu gura dute.

 

Merkataritzaren Astea dute gaur hasi eta azaroaren 19ra bitartean Iurretan. Abadiñon, Bezeroaren Astea eratu dute azaroaren 28tik abenduaren 3ra. Oraingoz, Abadiñon zortzi establezimenduk egin dute bat ekimenarekin; Iurretan, berriz, hiru.  Establezimenduok kanpaina horrekin bat egin dutela erakusten duten kartela jarriko dute bistara, bezeroek opariak non banatuko dituzten jakin dezaten. +Dendak elkarteko ordezkariek "herrietako erdiguneen biziari eusteko zein tokiko jarduera ekonomikoa bultzatzeko merkatari txikiek duten garrantzia" nabarmendu dute; baita produktuaren kalitateari eta bezeroarekiko hartu-eman gertukoari dagokionez merkatari txikiek eskainitako abantalaiak ere

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!