Benetako Demokrazia Orain mugimenduak domekan Bizkaiko Deiadar Mendietan batzeko deia egin du, eta horregaz bat eginik, Durangaldeko M15 mugimenduak Oizera igotzea proposatu du. Trabakua mendatean ipini dute hitzordua, goizeko 10:45ean.
“Elkartzeko eta eragiten zieten gaien inguruan erabakitzeko deia egiten zieten mendiotatik gure arabasoek bizkaitarrei; dei hori egiteko beharra dugu gaur egun ere”, diote antolatzaileek. Ganeko, Sollube, Kolitza, Gorbea eta Oizetik aldarrikapen bana jaurtiko dute; Oizen, “herri guztiek euren etorkizuna erabakitzeko duten eskubidea” defendatuko dute, adierazi dutenez. “Zarata handia” egiteko tresnak eroatera animatu dute, “Bizkaia esnatu dadin”.