Gaur 10 urte jaio zen Anboto astekaria, eta urtemuga ospatzeko hainbat kolaboratzaile, udal ordezkari zein eragile sozialen babesa izan dugu. Atzo Plateruena kafe antzokian elkartu ginen argazkia ateratzeko.
2001eko azaroaren 9an jaio zen Anboto euskarazko kazetaritza jorratzeko asmoz, eta 10 urteotako lanaren ondoren egunez egun hazten joan den proiektua da. Asko eta asko izan dira -eta dira gaur egun- kolaboratzaile eta laguntzaileak, egitasmoaren bidelagunak.
Anbotoren lagun eta gizarte zein politika mailako ordezkariekin Plateruenean batu ginen atzo, talde-argazkia atera eta lagun-giroan solasteko. Eskerrik asko guztiei, eta Zorionak Anboto!