Eragozpenak sortu ditu urak Durangaldean ere

Anboto 2011ko aza. 7a, 11:50

Euritea gaur Bizkaia aldera datorrela iragarri izan du Euskalmetek. Hala ere, ahuldu egingo dela eta arratsalde edo iluntzerako atertu egingo duela jakin eragi dute. Bart gauean botatako euriak eragin du Durangaldean ere eragozpenik. Dena den, alerta egoera amaitu dela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak

Euritea gaur Bizkaia aldera datorrela iragarri izan du Euskalmetek. Hala ere, ahuldu egingo dela eta arratsalde edo iluntzerako atertu egingo duela jakin eragi dute. Bart gauean botatako euriak eragin du Durangaldean ere eragozpenik. Dena den, alerta egoera amaitu dela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak.

Durangon, esaterako, Mañaria erreka oso hazita zetorren gaur goizean eta Montebideo kalean etxebizitza batzuetan jarritako aldamioak jausi egin dira. Bestalde, San Inazio auzoen garaje batzuetan ura sartu kalteak eraginez.

 \"\"

\"\"Iurretan, bestalde, Bixente Kapanaga kalea eta Aita San Migel plaza lotzen dituen tunela urez bete da eta itxi egin behar izan dute. Bart iluntzean itxi zuten pasabidea. Bestalde, Amilburu plazan zein N-634 errepide nagusiaren beste aldean dauen igogailuetan kalteak eragin ditu urak eta goizean ez dira erabilgarri egon.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!