Amankomunazgoko lehen osoko bilkuran Estatutuen eta Gai Orokorren Batzorde Berezia sortu dute, estatutuak berrikusi eta Lurralde Zati Plana lako egitasmoak aztertzeko.
Berriaz gain, orain arteko batzordeeekin jarraituko dute, eta batzorde bakoitzean EAJko hiru ordezkari, Bilduko hiru eta PSE-EEko bat egongo dira.
Oskar Zarrabeitia lehendakariaren liberazioa ere onartu dute osoko bilkuran. Lan osora ibiliko da beharrean Zarrabeitia, eta 54.600 euro gordin jasoko ditu urtean. Fernando Castillo sozialista lehen lehendakari orde izendatu dute, eta Bilduko Arrate Elkoro bigarren lehendakariorde. Iñaki Totorikaguena izango da diruzaina. Osoko bilkurak hiru hilean behin hileko bigarren eguenean egingo dituzte.