+ Dendak elkarteak hainbat ikastaro gauzatuko ditu azaroan eta abenduan. Abenduaren 12an bezeroekiko hartu-enana zelan sendotu ikasi ahal izango dute komertzioetako langileek.
Informatikako programa baten bidez bezeroen datu basea sortzen ikasiko dute; modu horretara, deskontuak edo erregaluak modu pertsonalizatuan egin ahal izango dituzte, bezeroekin hartu-emanak sendotuz.
Azaroaren 28tik 30era Prozesu bidezko kudeaketa izeneko ikastaroa egingo dute, eta 28 komertziotako kideek euren establezimenduak kalitate araudi horretara zelan egokitu ikasteko aukera izango dute.
Azkenik, abenduan ostalaritzako zein elikagaien komertzioen janari-erabailtzeei zuzendutako ikastaroak eskainiko dituzte. Izena emateko: comercio@masdendak.com edo 94 681 81 42 telefonoa.