\'Anfitriones. Cultura del Detalle\' formazio programako hirugarren ikastaroa hasiko dute azaroaren 10ean: \'Jarrera positiboa eta etengabeko hobekuntza\'. Azaroaren 4a aurretik eman behar da izena.
Urkiola Landa Garapen Elkarteak antolatutako ikastaroa da hori: "Profesional eta pertsona gisa hobetzeko, beharrezkoa da jarrera positiboa, gure ingurunetik ikasten lagunduko digun alerta jarrera edukitzea, eta aukerei adi egotea", azaldu dute antolatzaileek. Azaroaren 10ean hasiko den ikastaroak jarrera zer den eta etengabe hobetzeko prest egoteak duen garrantzia ulertzen lagunduko dio parte hartzailearei, argitu dutenez.
Urkiola Landa garapen Elkarteak Berrizen duen egoitzan eskainiko da ikastaroa, 15:00etatik 17:00etara. Izena ematea doan da eta izena emateko 94 620 36 11 telefono zenbakira deitu daiteke edo aarrizabalaga@urkiola.org helbide elektronikoa erabali. Barikua aurretik, azaroaren 4a aurretik, eman behar da izena.