Gaur eta biharko haize-bolada gogorrak iragarri dituzte

Anboto 2011ko aza. 2a, 08:56

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei aurre egiteko eta Meteorologia Arreta Zuzendaritzak abisu horia ezarri du gaurko, asteazkena, eta biharko, haize-bolada gogorrak izateko arriskua dagoelakoan

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei aurre egiteko eta Meteorologia Arreta Zuzendaritzak abisu horia ezarri du gaurko, azaroaren 2a, eta biharko, haize-bolada gogorrak izateko arriskua dagoelakoan.

Horretara, baliteke ageriko zonaldeetan 100 kilometro ordura arteko haize-ufadak egotea, mendiko zonaldeetan bereziki; ez ageriko zonaldeetan, berriz, 80 kilometro orduko haize-boladak espero dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!