Pizza idilikoa

Anboto 2011ko urr. 28a, 10:31

\"\"

Jasone Agirre- Kazetaria

 

Esango ez dudan pizza marka ezagun bateko iragarkia da. Hirian triste eta aurikularrei lotuta bizi den nerabea aitita-amamen masiara doa, zoriontasunaren bila omen. Han dena da berdea, garbia; dena idilikoa. Aitita-amamek zahartasun puntu perfektu hori daukate. Gaixotasun arrastorik ez, amamak ile gris distiratsu ondo orraztuak ditu, nahiz eta ezkaratzean egon pizzaren ore sendoa jo eta su astintzen. Aititak amarena izaniko motor zaharra konpontzen laguntzen dio ilobari. Gero, pozarren agertzen da ama, arreba ematen badu ere. Hain da gaztea eta ederra! Nerabeak, azkenean, zelanez, zoriontasuna aurkitzen du.

 

Nire lagun batek dio berak ia negar ere egin zuela iragarki hori lehenengoz ikusizuenean. Hain zen perfektua dena!

 

Ez dakit zergatik, psikologian izenen bat edukiko du horrek ere, baina iragarki horietorri zait gogora zabaldu den aro politiko berriaz pentsatzerakoan. Nire subkonszienteak horrela irudikatuko ote du etorkizuna? Idiliko? Edo justu guztiz kontrara? Jakin badakidala amamek ez dituztela ileak beti ondo tindatuta edukitzen, iragarkietan ezbezala, beti ez dela zorionik izaten amaieran, eta amaierarik ere ez dagoela, dena baitabidea. Auskalo.

 

Nik, baina, lagunak bezala, ia negar egin dut etorkizunari begira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!