CNT: Jabier Meruelo
Bakuninek, anarkismoaren aitak, beti hartu zuen kontuan nazio arazoa. 1886an, I. Internazionalaren kongresuan hau aldarrikatu zuen: “Herri batek Estatu baten partaide izateagatik, [...] ez da ondorioztatzen Estatu horri betiko lotuta egon behar duenik”. Euskaldunoi hitza eta erabakia eman behar digute egoera antidemokratiko honekin bukatzeko. Baina demokrazia ez da lortzen soilik bandera bati koloreak ipiniz edo euskara normalizatuz, gizarteak bere eguneroko arazoetanera zuzenean erabakiz baizik.