Ezker Abertzalea: Niko Moreno
Erabakiak parez pare zabaltzen dizkio ateak gure herriak jasaten duen gatazka politikoa konpontzeari. Aieteko Adierazpenak finkatu zituen konpontze prozesuaren nondik norakoak; hainbat dei egin eta jendartearen erantzukizuna azpimarratu zen.
Dena den, hau ez da ezeren hasiera ezta amaiera ere; hori bai, oso urrats garrantzitsua eta positiboa da. Badakit konpontze horrek Euskal Herriko independentziara eraman gaitzakeela eta horregatik badirela bake egoera baten aurrean deseroso sentitzen direnak, baina denoi dagokigu norabide honetan, norabide onean, aurrera egitea.