"Konponbidearen hasiera baino ez dela deritzot"

Anboto 2011ko urr. 28a, 09:36

\"\"

 

Ipar Abasolo: \'Egin dezagun bidea\' ekimena

 

Urriaren 20koa pauso historikoa izan zen. Hala ere, ez dut uste ezeren amaiera denik; aldiz, konponbidearen hasiera baino ez dela deritzot. Euskal Herriarekiko salbuespen neurriak ezartzen dira oraindik, eta horiek gainditzea urgentea da: dispertsioagaz amaitu behar da; Alderdien Legea eta Audientzia Nazionala desagertu behar dira...

 

Guztioi dagokigu konponbiderako eta elkarbizitzarako urratsak ematea. Une honetan, ordea, Madrilek eta Parisek ETAren ekimenari erantzun behar diotela uste dut.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!