ETAk armak utzita, konponbiderantz

Anboto 2011ko urr. 28a, 15:00

Ordezkari politikoen iritziez gainera, Durangaldeko hildako biren senitartekoekin egon gara: Mari Carmen Hernández -Jesus Mari Pedrosaren alarguna- eta Ibon Garate -Ruben Garateren anaia-. Eurkin solasaldia izan du Anbotok

Ordezkari politikoen iritziez gainera, Durangaldeko hildako biren senitartekoekin egon gara:  Mari Carmen Hernández -Jesus Mari Pedrosaren alarguna- eta Ibon Garate -Ruben Garateren anaia-. Eurkin solasaldia izan du Anbotok.

 

ETAren jardun armatuaren behin betiko amaieraz iritziak jaso ditugu Anboton, eta gaur kaleratutako alean argitaratuko ditugu erreportaje berezian. Eskualdeko ordezkari politikoek erabakia eta egoera berria baloratu dituzte, eta Anbotoko hainbat kolaboratzailek ere helarazi digute euren inpresioa. Tartean, Joseba Azkarraga soziologoaren eta Jasone Agirre kazetariaren artikuluak egongo dira.

 

Erreportajeko zati handiena, baina, Mari Carmen Hernández durangarrari eta Ibon Garate otxandiarrari eginiko elkarrizketa sakonek beteko dute. ETAk hildako Jesus Mari Pedrosa PPko zinegotziaren alarguna da Mari Carmen;  preso bat bisitatzera zihoala errepidean hildako Ruben Garateren anaia da Ibon. Gertaera biak orain 11 urte jazo ziren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!