Domu Santu, joandakoez akordatzeko eguna

Anboto 2011ko aza. 1a, 08:26

Hildakoak gogora ekartzeko eguna ospatuko da gaur; Domu Santu eguna, hain zuzen ere. Hilerrietan goizetik iluntzera arte nabarituko dira jendearen joan-etorriak, azaroaren lehenean urtero geratzen den legez

Hildakoak gogora ekartzeko eguna ospatuko da gaur; Domu Santu eguna, hain zuzen ere. Hilerrietan goizetik iluntzera arte nabarituko dira jendearen joan-etorriak, azaroaren lehenean urtero geratzen den legez.

 

Bakoitzak bereak norbere erara oroitzen dituen arren, asko eta asko dira santu guztien egunean hilerrietara bisita egiteko ohitura mantentzen jarraitzen dutenak.

 

Joandako senide zein lagunen hilobi eta inguruak atontzeko aprobetxatu ohi da, gainera, egun horiu. Askok, bestalde, jendetza ekidin guran, aurreko egunetan egiten du osteratxoa kanposantura, lore-sorta eta gainerakoak hartuta. Ezohiko itxura hartzen dute egunotan inguruko hilerriek, horrenbestez, lorez jantzita.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!