"Orain euskal gizarteak izan behar du eszenatoki berriaren zaintzaile"

Anboto 2011ko urr. 21a, 16:00

 

\"\"

 

Bildu: Urdaspal Alberdi

 

Itxaropen garaia bizi du Euskal Herriak, atzoko adierazpenari gizarteak zelako erantzuna eman dion besterik ez dugu ikusi behar hau egia dela jakiteko. Une historikoa atzokoa, horrela barneratu du euskal jendarteak eta Durangoko BILDUk ere bere egiten du sentimendu hori.

 

 ETAk, gobernu espainiarra eta gobernu frantsesak gatazkatik eratorriko ildoei aurre egin behar diete zalantzarik gabe; aldi berean agente politikoek eztabaida politikoari ekin behar diotelarik. Horretarako ezinbestekoa ikusten dugu “Aieteko deklarazioa” deitu izan denaren beste lau puntuak berehala martxan jartzea, guztion artean. 

 

 Bada garaia beraz eszenatoki politiko berri honi gogoz lan eginaz duen garrantzia emateko, eztabaida politikoan sakon eragiteko eta gure herriak bere etorkizuna askatasunez erabaki ahal dezan bideratuko duen sare sozial zein politikoa sortzeko, gatazkaren konponbiderako prozesu integral baten baitan.

 

Azkenik aldarri bat den deialdi bat egin nahi ditugu, euskal gizarteari, durangarrei zuzenduta: zuek zarete eszenatoki politiko berri honen zaintzaile, zuek eragin behar duzue alderdi politikoetan aukera hau aprobetxatu dadin. Zuek, euskal herria zaretelako Euskal Herriko motorea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!