"Espainiar nazionalismoa behartuta dago auzi politikoari aurrez aurre begiratzera"

Anboto 2011ko urr. 21a, 14:29

 

\"\"

 

 

Joseba Azkarraga: Soziologoa

 

 

Heldu da. Beranduegi aukeran, baina heldu da azkenean. Eta pozgarria izateaz gain, badauka paradoxatik asko: espainiar agintari batzuen aurpegietan ez da bizi-pozik igarri, tarteka irribarre erdi behartuak begitandu jataz. Beharbada gatazka armatua desagertuta, azaleratzen dalako gatazka politikoa bere gordinean. Espainiar nazionalismoa eroan da lurralde deserosora, behartuta dago aurrez aurre begiratzera auzi politikoari. Jakin badaki asebete barik dagoela euskal gizartean gehiengoa dan sektorearen nahimen politikoa, eta auzi horri bide emon beharko jakola zelan edo halan.

 


Euskal abertzaletasuna askoz hobeto kokatu da gauzak termino egokietan planteatzeko: termino politikoetan. Ezker abertzaleak lurralde potentzialki emankorragoan jarri dau gatazka. Potentzialki dinot, hemendik aurrerakoak ez dira-eta batere samurrak izango.

 


Amaitu da euskal historia modernoan garrantzitsuenetakoa izan dan fenomenoa. Demokraziaren garaipenaz berba egin dau hainbatek, eta nabarmena da bermatuago dagozala hainbat oinarrizko eskubide. Ostera, beste hainbat batere bermatuta egon barik, gatazkaren humanizazioa oraindik urruti dago. Euskal demokraziaren garaipen osoa oraindik urruti dagoen moduan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!