PSE-EE: Idoia Agorria
"Albiste handia" ospatu behar dugu, demokraziaren garaipena terrorismoaren totalitarismoaren aurrean, baina urte asko behar izan dute konturatzeko gatazka batek ere ez duela justifijkatzen indarkeria, ideia batzuk inposatzeko, eta lortu duten bakarra samina eta sufrimendua izan direla.
Terrorismoaren ametsgaiztoa amaitu da, eta orain bakea eraikitzeko prozesua hasiko da. Berradiskidetzerako momentua izango da, bergizarteratzekoa, biktimei aitortza egitekoa... eta nabarmendu gura dut aurrerapausu hauek ematen dabiltzala, eta bakea errealitate bihurtzen dabilela, sozialistak Eusko Jaurlaritzan eta Espainiako Gobernuan egonda.
Gaur nire askatasuna berreskuratu dudala ospatzen dut; ETAk ostu zidan askatasun hori. Beldurra izateari utzi diodala ospatu gura dut; beldurra, nire familiagatik, nire lagunengatik, eta neugatik.