"Gizartean zubiak eraikitzen hasteko deia egiten dugu"

Anboto 2011ko urr. 21a, 13:08

 

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

CCOO: Roberto Martin

 

Euskadiko CCOOrentzat albiste bikaina da. Alderdi politikoei eta instituzioei dei egin gura diegu normalizazioaren, partaidetza politikoaren eta gizartean zubiak eraikitzearen alde lan egin dezaten. Espero dugu alderdi politikoak eta botere publikoak egoerak eskatzen duen mailan jokatuko dutela, bake definitiboaren bidean.

ETAk ekintza armatuak behin betirako uzten dituela iragarri izana albiste bikaina, itxaroten zena eta desio zena da euskal gizartearentzat. Urte askotako biolentziaren ondoren, ezein prozesu politiko baldintzatzea nahi ez duen adierazpen hori Euskadi lako gizarte demokratiko eta anitz baten indarraren erakusle da.

Era berean, gaur beharrezkoa da biolentziaren biktimei aipamen berezi bat egitea, eraildako pertsonei eta euren familiei, bereziki CCOO sindikatura afiliatuta zeudenei, urte guzti hauetan zibismoz eta borondate onez betetako jarrera izan dutelako.

Bide horretatik, indar politiko guztien parte hartzea baldintza berdinetan normalizatuz lan egiteko unea dela uste dugu, Ezker Abertzalearen legalizazioa ahalbidetuz.

Era berean, gizarte arloko garapen bat eman behar da izaera inklusiboa izango duena; biolentziaren biktimei errekonozimendua emango diena eta baita garai desberdin honen beharrizanetara egokitutako kartzela politika izango duena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!