UGT: Mauricio Garcia
UGT-Durangok pozik hartu du ETAren komunikatua, denbora luzez itxarondako erabakia delako. 50 urte baino gehiagotan izandako eraso, mehatxu, estortsio eta heriotzari amaiera emango dio erabaki horrek.
Erabaki hori demokraziaren garaipen argia da, ETAk hartutako bidea egokia ez zela ulertzen gehiegi iraun duen zentzugabekeriaren aurrean. Ezelango gatazkek ez dute indarkeriaren erabilera justifikatzen iritziak inposatzeko.
UGT-tik, gaur inoiz baino gehiago, terrorismoaren biktimei errespetua adierazi gura diegu, euren oroitzapen eta memoriak indarekeriaren zentzugabekeria gelditzeko bide izateko helburuagaz.
Etorkizunari baikortasunez begiratzen diogu. Euskadiko gizartean pluraltasuna, justizia eta berdintasuna egongo direla uste dugu, eta indarkeria jarrerek ez dute lekurik izango.