EHNE: Unzalu Salterain
EHNE-Bizkaiak uste du jarduera armatua behin betiko uzteko ETAren erabakia positiboa dela, Euskal Herriak bizi duen gatazkaren konponbidean aurrerapausu handia suposatzen du. Gatazkaren konponbidean aro berri bat zabaldu da eta aurrerantzean pausuak ematen jarraitu beharra dagoela uste du sindikatuak, eskubide zibil eta politiko guztiak bermatzeko bidean. Zentzu horretan, Aieteko adierazpenak adierazitako bidean aurrera egin eta horretan laguntzeko deia egiten die EHNE-Bizkaiak eragile politiko, sindikal eta sozial guztiei.