Hainbat hildako izan dira urte guztiotan Durangaldean

Anboto 2011ko urr. 21a, 11:26

Kronologia 

  • 1978ko urriaren 25ean,  Epifanio Vidal Vazquez eraikuntzako langilea hil zuen ETAk Durangon.
  • 1978ko abenduaren 30ean, Lisardo Sampil Belmonde taxista hil zuen ETAk, Iurretan.
  • 1979ko apirilaren 28an, Pedro Ruiz Rodriguez udaltzaingoa hil zuen ETAk Durangon.
  • 1980ko urtarrilaren14an,  Francisco Moya Jimenez Guardia Zibila hil zuen ETAk Elorrion.
  • 1980ko martxoaren 24an, Damaso Sanchez Soto enpresarioa hil zuen ETAk Durangon.
  • 1980ko irailaren 13an, Jose Maria Urquizu Goyogana Espaniako Armadako Teniente koronela hil zuen ETAk Durangon.
  • 1980ko urriaren 3an,  Sergio Canal Canal Espainiako Polizia Nazionaleko komisariordea, Jose Antonio Merenciano Ruiz polizi Inspektorea eta Jesus Hernando Ortega polizia hil zituen ETAk Durangon.
  • 1984ko martxoaren 28an, Jose naranjo Martin udaltzaina hil zuen ETAk Elorrion.
  • 1987ko uztailaren 23an, Lutxi Urigoitia (Otxandio) ETAko kidea hil zuen Guardia Zibilak Pasaian.
  • 1988ko martxoaren 19an, Pedro Ballesteros Rodriguez Guardia Zibila hil zuen ETAk Durangon.
  • 1997ko martxoaren 27an, Jose Maria Aranzamendi \'Katxue\'  (Elorrio) ETAko kidea hilik agertu zen Alcalá-Meco kartzelan.
  • 2000ko otsailean 12an, Ruben Garate \'Anselmo\' otxandiarra hil zen, Alcalá Meco espetxean lagun bat. bisitatzetik bueltan zetorra izandako auto istripuan. 
  • 2000ko ekainaren 4an, Jose Maria Pedrosa Urkiza Durangoko udalean PPko zinegotzia hil zuen ETAk.
  • 2000ko abuztuaren 7an, Urko Gerrikagoitia eta Zigor Aranbarri ETAko kideak hil ziren Bilboko Bolueta auzoan  zihoazen eta 25 kilo lehergailu zituen autoak eztanda egin ondoren. Beste kide bi ere hil ziren eta ustez  Bizkaia Komandoko kideak ziren.
  • 2007ko abuztuaren 4an, Durangoko Guardia Zibilaren kuartelaren kontrako atentatua egin zuen ETAk. Aurretik, 1984an granadak jaurti zituzten eta, 1986an, eztanda egin aurretik desaktibatzea lortu zuten ibilgailu baten zegoen lehergailua. 
  • 2009ko uztailaren 9an, PSE-EEko Durangoko egoitzaren kontra ere egin zuen eraso ETAk.

 

Su etenak

  • 1989ko urtarrilaren 8an, bi asteko su-etena eman zuen ETAk, alde bakarrekoa. Espainiako Gobernuak Aljerren negoziazioei ekinez gero luzatzeko eskaintzarekin. Bi aste horietan Espainiako Gobernuko ordezkaritza bat ETAko kideekin batu zen Aljerren.
  • 2004ko otsailaren 18an, urtarrilaren lehenetik Katalunian atentaturik ez egitea erabaki zuela jakinarazi zuen ETAk. 


  • 2005ko ekainaren 18an,  PP eta PSOEko hautetsien kontrako atentatuak etengo zituela jakinarazi zuen ETAk. Espainiako Kongresuak hilabete lehenago onartu zuen ETArekiko elkarrizketen aldeko ebazpena.
  • 2006ko martxoaren24an, su-eten iraunkorra aldarrikatu zuen ETAk, "prozesu demokratikoa bultzatzeko". Bi mahaien eredua jarri zen abian: ETA eta Espainiako Gobernua, eta, alderdien mahaia. Ordurako, ETAk eta Espainiako Gobernuak akordioa sinatua zuten, Oslon. Loiolan eta Genevan hainbat saio egin ostean, elkarrizketek ez zuten emaitza onik izan, eta ETAk 2007ko ekainaren 6an amaitutzat eman zuen su-etena. Aurretik atentatua egin zuen, urte horretako abenduaren 30ean, Madrilgo Barajasko aireportuan.
  • 2010ko irailaren 5ean, ETAk jakinarazi zuen "eraso ekintza armaturik" ez egiteko erabakia hartua zuela.
  • 2011ko urtarrilaren10ean, su-eten egiaztagarria, iraunkorra eta orokorra eman zuen ETAk.
  • 2011ko urriaren 20an, borroka armatua bukatu duela jakinarazi du ETAk.

 

 .

 

 

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!