Berria, Gara, BBC eta New York Times egunkarien bitartez zabaldu du borroka armatua uzteko erabakia eta Espainia eta Frantziako gobernuei "gatazkaren ondorioak konpontzea helburu izango duen elkarrizketa prozesu zuzena" abitzea eskatu die, horrela "horrela konfrontazio armatua gailendu ahal izateko"
Atzo, urriak 20, 19:00etan baieztatu zen erabaki historikoa. Orain dela 52 urte sortutako ETA erakundeak "jarduera armatua" utzi dituela abiada bizian zabaldu da Euskal Herrian eta nazioartemailan. Horretara ETAk baiezkoa eman dio Donostiako Nazioarteko Konferentziako eskaerari; izan ere, "adostutako ebazpenak gatazkaren konponbide osorako osagaiak biltzen ditu eta nazioartearen eta euskal jendartearen sektore anitzen babesa du".
Euskal Herrian "aro politiko berri" bat zabaltzen ari dela dio ETAk eta "mendeetako gatazka politikoari konponbide justu eta demokratikoa emateko aukera historikoa" dagoela. "Indarkeria eta errepresioaren aurrean elkarrizketa eta akordioak ezaugarritu behar dute aro berria" dio agiriak, eta "Euskal Herrian aitortza eta herri borondatearekiko begirunea ukazioari gailendu behar zaizkio. Hori da Euskal Herriaren gehiengoaren nahia ".
Era berean, "oraindik dirauen zapalkuntzaren aurrean, urrats bakoitza, lorpen bakoitza, euskal herritarren ahalegin eta borrokaren emaintza" izango dela dio ETAk, eta bide horri ekiteko "Euskal Herriak urteotan aski esperientzia eta indar metatu" duela uste du; "eta badu horretarako erabakitasuna ere". ETAk uste du "ausardiaz" eta "arduraz" jokatzeko unea dela, eta etorkizunari "itxaropenez" begiratzeko unea.
Urteotan hildako ETA kideak eta kartzelan eta exilioan daudenak "omendu" dituzte.