'Bertsogintza ikastetxeetan' proiektuan 360 ikasle Durangaldean

Anboto 2011ko urr. 20a, 09:38

Urrian ipini dute Bizkaiko hainbat ikastetxetan bertsolaritza gaztetxoengana gerturatzeko Bertsogintza ikastetxeetan egitasmoa martxan. Ekimena 10 eta 16 urte bitarteko ikasleentzat da, eta urtez urte sendotuz doa

Urrian ipini dute Bizkaiko hainbat ikastetxetan bertsolaritza gaztetxoengana gerturatzeko Bertsogintza ikastetxeetan egitasmoa martxan. Ekimena 10 eta 16 urte bitarteko ikasleentzat da, eta urtez urte sendotuz doa.

 

Durangaldean, aurten, 360 ikaslek jardungo du egitasmoan; Durango, Abadiño, Iurreta, Berriz eta Zornotzan.
Bizkaiko herri gehienetara zabaldu dute proiektua, eta ikasturte honetan 6.000 ikasle baino gehiago dago proiektuan parte hartzen. Bertsogintzaren gaineko klaseak hartzeaz gain, Bizkaia Irratian kolaborazioak, bertso kantaldiak eta Bilbertsoak izeneko bertso bilduma egiten dute egitasmo horren baitan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!