Egutegi solidarioa argitaratu du Open gimnasioak

Anboto 2011ko urr. 20a, 09:14

Batutako dirua kantzerraren kontrako elkarte bati emango diote.

Batutako dirua kantzerraren kontrako elkarte bati emango diote.

Durangoko Open gimnasioak egutegia argitaratu du lehenengoz. Gimnasio horretan praktikatu daitezkeen hamabi ariketa mota (balance, spinning…) egiten ari diren lagunen argazkiekin osatu dute egutegia.

Guztira 1.500 egutegi argitaratu dituzte eta bost eurotan salgai ipiniko dituzte + Dendak elkarteko komertzioetan, besteak beste. Argazkiak Abadiñon bizi den Zaloa Fuertes argazkilariak atera ditu: “Jai Berri gimnasioko kide baten despedida ospatzen ari ginela irten zuen egutegiaren ideiak eta ondoren ideia gauzatzea eta dirua dohaintzan ematea erabaki genuen”, azaldu dute gimnasioko kide Koldo Casadok eta Amaia Carrascok.

Egutegian agertzen diren argazki guztiak Jai Berri tabernan ikusi daitezke erakusketa batean batu dituztelako.

 

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!