Euskara atsegin duten guztiei zabalik dator Berbalagun

Anboto 2011ko urr. 19a, 14:00

Azaroan abiatuko dute Berbalagun egitasmoa Durangaldean. 200 lagun inguruk parte hartu zuten iazko ikasturtean, 30 berba-taldetan banatuta.

Azaroan abiatuko dute Berbalagun egitasmoa Durangaldean. 200 lagun inguruk parte hartu zuten iazko ikasturtean, 30 berba-taldetan banatuta.

 

Euskara atsegin eta maite duen edonori zabaldu dizkio ateak aurten ere Berbalagunek. Euskara atsegin dut lelopean abiatuko dute, aldi berean, “sinple” eta “erakargarria” den egitasmoa. Horretarako esparruak sortuz euskararen erabilera sustatu gura du, eta “gizarte zein jentartearentzat mesedegarri” ez eze “eraginkorra” ere badela diote: “Iaz 200 bat lagunek parte hartu zuten, 30 berba-taldetan. Kopuru polita da, handitu daitekeena&rdquo

"Hutsune bat” bete guran sortu zen Elorrion lehenengo Berbalaguna, 2000 urtean; gero etorri ziren Durango eta Berriz (2003), Zaldibar (2008), Abadiño (2009), eta iaz Iurreta. Otxandion ere hasi dira aurten. Astean ordubeteko konpromisoa hartzen dute parte-hartzaileek, euskaraz egiteko. Horrezaz gainera, ekitaldi “xume eta hurbilak” antolatzen dituzte.

Eskualdeko udal guztiek, Durangaldeko Amankomunazgoak eta euskalgintzak emandako babesari esker hasiko dute azaroan Berbalagun, Durangaldeko AEKk, Durango Udal euskaltegiak, Hizkuntza Eskolak, eta, Eixu! eta Berbaro euskara elkarteek.

\"\"

  

"Nahiko finaktuta"

Azken urteotan “nahiko finkatu” den egitasmoa dela diote sustatzaileek, eta parte hartzera deitu dute: “Deia berezia egin gura diegu laguntzaile horiei, euskaraz ondo moldatzen diren horiei, eta ikasle-irakasle topikoagaz apurtu. Edozeinek eduki leike-eta laguntzeko aukera. Euskaltzaletasuna edo albokoari lagundu gura izatea izan daiteke motibazioa, norberak dakien lez berba eginez”.

Informazioa: durangaldea@aek.org / 639 400 786

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!