ELAren mendeurrena ospatu dute Durangon

Anboto 2011ko urr. 19a, 13:02

Sindikatuaren ibilbidea batzen duen erakusketa ikusteko gaur da azkenengo eguna San Agustinen.

Sindikatuaren ibilbidea batzen duen erakusketa ikusteko gaur da azkenengo eguna San Agustinen.

ELA sindikatuak ehun urte egin ditu 2011an eta hori ospatzeko sindikatuaren ibilbidea batzen duen erakusketa ibiltaria antolatu dute. Hainbat eskualdetan izan ondoren, asteon Durangoko San Agustin kultur gunean dago eta gaur (urriak 19) da bisitatzeko azken eguna.

Atzo ekitaldi baten bidez ELAren orain arteko ibilbideari buruzko datuak eta bitxikeriak, eta, etorkizunari begira dituzten erronkak azaldu zituzten bertaratu zirenen artean. Manu Robles Arangiz Institutua fundazioko presidentea den Dani Gomezek eman zituen erakusketari buruzko xehetasun guztiak. Sindikatuak urteetan zehar argitaratutako informazio orri informatibo zein satiraz betetakoekin batera, “ELAk bere sasoian ekonomatuentzako sortutako txanpona ere ikusgai dago”, Gomezek erakutsi zuenez.

Gomezen ustez, “eskubideen alde borrokatzeko beharrak gaurkotasun osoa du”. Izan ere, “patronalak zein botere ekonomikoek beti izan dute eskubideak murrizteko nahia”.

ELAko zerbitzu publikoetako arduraduna den Joseba Zamakonaren ustez, “langileok borrokan jarraitu behar dugu lortzea hainbeste kostatu zaiguna ez galtzeko. Hezkuntzan zein osasungintzan murrizketak egin gura dituzte eta horren kontra borrokatu behar dugu”.

 

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!