Munduko Kopa eroriko batekin hasi du Murgoitiok

Anboto 2011ko urr. 17a, 12:54

Txekiar Errepublikan (Plzen herrian) jokatutako lehenengo lasterketa utzi egin behar izan zuen Egoitz Murgoitiok eroriko baten ondorioz. Hirugarren lerrotik bikain irten ondoren, jaitsiera batean atzetik jo zuten eta min hartu zuen belaunean.

Txekiar Errepublikan (Plzen herrian) jokatutako lehenengo lasterketa utzi egin behar izan zuen Egoitz Murgoitiok eroriko baten ondorioz. Hirugarren lerrotik bikain irten ondoren, jaitsiera batean atzetik jo zuten.

Munduko Kopako lehenengo lasterketa ahazteko modukoa izan du Egoitz Murgoitiok. Hirugarren lerrotik abiatuta behetik gora egin eta aurrekoekin bat egitea lortu zuen izurtzarrak, baina lehenengo itzuliko jaitsiera batean atzetik jo egin zuten eta erori egin zen; belaunean kolpea hartuta eta bizikleta hondatuta lasterketa utzi behar izan zuen. Belauna nahi handituta zuela itzuli zen etxera: “Apur bat kezkatuta nago belaunagaz, baina prestatuta dudan egutegia betetzeko kapaz izango naizela espero dut”, adierazi du Murgoitiok.

Hirumetentzak asteburu beltza izan da joandako hori. Jonathan Lastra eta Pablo Rodriguezek Villarcayoko lasterketan parte hartu zuten eta nahiko atzean ibili ziren arazo mekanikoengatik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!