AHTaren Elorrio-Atxondo zatia esleitu dute asteon

Anboto 2011ko urr. 6a, 09:30

Espainiako Sustapen Ministeritzak Abiadura Handiko Trenaren proiektuko Elorrio-Atxondo zatia adjudikatu du asteon. Zati hori Elorrion garatzen da osorik, eta 2,6 kilometro ditu.

Espainiako Sustapen Ministeritzak Abiadura Handiko Trenaren proiektuko Elorrio-Atxondo zatia adjudikatu du asteon. Zati hori Elorrion garatzen da osorik, eta 2,6 kilometro ditu.

 

Kinatol (880 metro), Zabaleta (320 metro) eta Larrazabaleko (200 metro) biaduktuak eraikiko lirateke adjudikatu duten zati horretan, esate baterako.

 

45,7 milioi eurogatik esleitu du proiektua ministeritzak. Proiektuaren baitan lur mugimenduak, egiturak, drainatze-obrak, zeharkako konexioak eta azpiegituraren lanak gauzatzeko beharrezko diren gainerako obrak ere sartzen dira, azaldu dutenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!