Bertan behera Haurreskola sareak biharko deitutako greba

Anboto 2011ko urr. 5a, 10:22

Bihar ez da greba eguna izango Durangaldeko Haurreskoletan. Izan ere, bertan behera utzi du Haurreskola sareak Bizkaian ez ezik, Gipuzkoan eta Araban deitutako greba

Bihar ez da greba eguna izango Durangaldeko Haurreskoletan. Izan ere, bertan behera utzi du Haurreskola sareak Bizkaian ez ezik, Gipuzkoan eta Araban deitutako greba.

 

Eskola partzuergoak soldatak ez jaistea erabaki du eta negoziatzen hasteko oinarri nahikoa deritzote horri sindikatuek.

 

Greba deialdiaren arrazoia murrizketak ziren, aurrekontuan, soldatetan, lan balditzetan eta, horren guztiaren ondorioz, zerbitzuaren kalitatean. ELA, LAB eta EILAS sindikatuek deitu zituzten grebara, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako zentroetako hezitzaileak zein kudeaketa alorreko beharginak. Lan hitzarmena negoziatzeko mahaia eratu ezinik daude, eta lan ituna 2009ko abendutik iraungita dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!