Calleja aurrera eta Urrejola kanpora pilotan

Anboto 2011ko urr. 7a, 09:51

Iurretako pilotalekuan jokatutako jardunaldian, Calleja zaldibartarrak irabazi egin zuen kadeteetan eta Urrejola otxandiarrak galdu gazte mailan.

Iurretako pilotalekuan jokatutako jardunaldian, Calleja zaldibartarrak irabazi egin zuen kadeteetan eta Urrejola otxandiarrak galdu gazte mailan.

Onetik eta txarretik, bietatik izan zuen eguazteneko jardunaldiak Cafés Baqué txapelketak Durangaldeko pilotarientzat. Kadeteetan Calleja zaldibartarrak jokatu barik lortu zuen sailkatzea, Mujika gipuzkoarra ez zelako etorri. Gazteetan, aldiz, Garcia errioxarrak erraz menderatu zuen Urrejola (22-9) eta, ondorioz, txapelketatik kanpora geratu da otxandiarra.

Kadeteetako bigarren partiduan Larrañaga arabarrak 18-13 kanporatu zuen San Sebastian gernikarra. Gazteetako bigarrenean Ortiz mungiarrak 22-5 irabazi zion Etxeberria dimoztarrari.

 

HURRENGO JARDUNALDIA: URRIAK 13; 19:00, MAÑARIKO PILOTALEKUAN

Kadeteak:

- Egiguren (Araba) - Garaio (Nafarroa)

- Mendibe (Markina) - Gomez (Errioxa)

Gazteak:

- Mañayans (Nafarroa) - Ziarrusta (Dima)

- Elejalde (Araba) - Sánchez (Gipuzkoa)

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!