Zaintza-lana berbagai Iurreta eta Zaldibarren

Anboto 2011ko urr. 4a, 08:26

\'Nork zaintzen du zaintzailea\' berbaldia antolatu dute Zaindu egitasmoaren baitan, urriaren 5ean, Iurretan, eta, urriaren 6an, Zaldibarren. Biak ala biak 18:00etan izango dira

\'Nork zaintzen du zaintzailea\' berbaldia antolatu dute Zaindu egitasmoaren baitan, urriaren 5ean, Iurretan, eta, urriaren 6an, Zaldibarren. Biak ala biak 18:00etan izango dira.

 

Mendekotasuna duten adinekoen zaintza-lana hartuko du hizpide, eguaztenean, urriaren 5ean, Esther Alonso psikologoak Iurretako Ibarretxe kultur etxean. Lan hori askotan denporan luzatzen den esperientzia da "bizia" da. Zaintzaileek askotan zaintze-lanak beraien eguneroko bizitzan eta osasun fisiko, psikologiko eta sozialean duen eragina ikusten dute. Zaldibarren, urriaren 6an izango da, Udal Liburutegia Zaharrean. Biak ala biak 18.00etan hasiko dira.

 

Durangaldeko Amankomunazgoak antolatzen duen Zaindu egitasmoaren helburua mendekotasuna duten adinekoen senide zaintzaileei laguntza eta prestakuntza ematea da. Horren haritik, hainbat jarduera antolatzen dituzte: ikastaroak, mintegiak, hitzaldiak, sentsibilizazio akzioak... Egitasmo hori eskualdeko herrietara "hurbildu" gura dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!