Hiru debutari Ciclos Iturriaga-Autos Elorrio ziklista taldean

Anboto 2011ko urr. 4a, 08:30

Bost txirrindulariko taldea aurkeztu dute, hiru nodedadeak direla

Kadete mailako nesken Ciclos Iturriaga-Autos Elorrio txirrindulari taldea aurkeztu dute.

Iaztik txirrindulari bik jarraitzen dute: Amorebieta-Etxanoko Olatz Agorriak eta Durangoko Goiaz Argoitiak. Kadeteen lehen urteko beste hiru txirrindulari, aldiz, debutariak dira taldean: Lidia Sáez durangarra, Amaia León ondarroarra eta Izaro Aurrekoetxea igorrearra. Taldeko ordezkarien esanetan, "ez dugu baztertzen txirrindulari gehiago batzea 2012ko urte hasieran".

 

Bestalde, aurten arte talde honetan aritu diren Ziortza Isasi eta Aiala Buztinzuriaga Durangoko Beste Alden ibiliko dira; Maite Deza, aldiz, Debabarrena taldean. Kadeteetatik gazte mailara igaro dira hirurak.

 

Ciclos Iturriaga-Autos Elorrio taldeak prestaketari ekingo dio laster. Urrian, azaroan eta abenduan hainbat kirol egingo dituzte (mendia, igeriketa...) alderdi fisikoa landuz eta bizikleta gainean pistako hainbat entrenemendue re gauzatuko dituzte. Urtarrilean hasiko dira txapelketa ofizialetan lehiatzen. Urtarrilean Bizkaiko Challenge-a lehiatuko dute eta ondoren Bizkaiko Pistako Txapelketa, Euskadiko Pistako Txapelketa, Nafarroako Saria eta Gizpuzkoako Challengea lehiatuko dituzte, besteak beste. Euskadlun Torneoan parte harzteko asmoa ere badute.

 

Isasi pozik

 

Euskadiko Selekzioagaz Ziortza Isasik urrezko domina bi irabazi ditu oraintsu kadete mailako Espainiako Txapelketan; Scrath modalitatean eta taldekako abiadura proban irabazi ditu dominak. Brontzea ere jantzi du, banakako jarraipen proban eta taldekako jarraipenean. Txirrindulari gaztea gustura dago egindako lanagaz: "Scrathean kostatako garaipena izan zen sprintean. Indartsu aurkitu nintzen lasterketan zehar eta garaipena lehiatzeko prest aurkitu nintzen. Oso pozik nago".

 

\"\"


 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!