Urrian zehar 16 ekitaldiz osatutako
Herriz herri
Bisita gidatua Santa Ana elizako kanpandorrera igoko da.
Urriko larunbat denetan goizez
Santa Ana dorretik Durangoko ikuspegia
eskaintzen duen instalazio artistikoa
Urrian egunero / 10:00-14:30
Erakusketa
Urriak 9 / 12:00
Bisita gidatua
Urriak 9 / 12:00
Guztion ongizatearentzako eraikuntzak\'
Bisita gidatua
Urriak 2 / 11:30
Bisita gidatua
Urriak 1 / 17:30
Hitzaldi antzeztua
Urriak 15/ 12:00
Kanpai kontzertua eta dastaketa
Urriak 15 / 13:00
Bisita antzeztua eta bazkari ilustratua
Urriak 16 / 14:00
Iñaki Irigoienen hitzaldia
Urriak 22 / 17:30
Bisita gidatua Humbolt eta Astarloaren eskutik
Urriak 22 / 18:30
Organu kontzertua, Patxi Garcia Gamillaren eskutik
Urriak 22/ 19:30
Umeentzako tailerrak udaletxeko arkupean eta
nagusiendako tailerra bolatokian
Urriak 23 / 11:00-12:00
Argazki erakusketa:
Txelu Angoitia eta Esteban Peñalba
Urriak 23 / 11:30-15:00
Urriak 29 / 12:30-15:00
Bisita gidatua
Urriak 29 / 10:30-12:00
Pilota,bertso eta dantza
Urriak 29 / 13:30
egitaraua proposatzen dute.
Ondarearen Europako Jardunaldiek ‘Ilustrazioa’ hartu dute aurten berbagai. Iaz lehenengoz jardunaldietan parte hartu zuten Elorrio, Iurreta, Durango, Garai, Mañaria eta Otxandiori, aurten Berriz eta Zaldibar batu zaizkie. Udalez gainera, Gerediaga elkarteak eta Urkiola Landa Garapenak antolatu duten programazioaren helburua Durangaldeko herriek ilustrazio sasoian zuten garrantzia ezagutzera ematea dela azaldu dute.
Durangaldean 16 ekitaldiz osasutako egitarau oparoa antolatu dute. Humbolt eta Astarloa lako pertsonaiek gidatutako hainbat bisita gidatu antzeztutan parte hartzeko aukera izango da. Berrizen eta Durangon kanpandorreak bisitatuko dituzte. Berrizko eraikuntzako lanbideen erakusketan harria, zura eta burdina lantzen duten artisauak bilduko dira.
Garain, bazkari ilustratua prestatuko dute, Libro de cocina incompleta Gerediagak argitaratutako liburuxkan oinarrituta.
Musika
Bi musika emanaldi eskainiko dituzte: kanpai kontzertua Iurretan eta organu kontzertua Mañarian. Zaldibarko elizpean bertso-pilota partida antolatuko dute lehenengoz.
Otxandion, eguzki erlojuen argazki erakusketaeta Durangoko astronomia gelaren eskutik ume eta helduendako tailerrak prestatuko dituzte.
Izena emateko aukera dago 688 63 22 84 telefono zenbakian, europaondarea@gmail.com-en eta baita Durangoko Turismo Bulegoan er; turismo@durango-udala.net eta 946033938 telefono zenbakian.