'Bateragune' auziaren epaia salatu dute sindikatuek

Anboto 2011ko ira. 19a, 13:43

Eguerdian elkarretaratzea egin dute hainbat lagunek Durangoko udaletxeko plazan, gehiengo sindikalak deituta

Eguerdian elkarretaratzea egin dute hainbat lagunek Durangoko udaletxeko plazan, gehiengo sindikalak deituta.

 

Joan zen astean \'Bateragune\' auziaren epaia eman zuen Auzitegi Nazionalak, eta ezker abertzaleko kideei 8 eta 10 urteko kartzela zigorra ezarri die, Batasuna birsortzea egotzita. Gainera, "martxan jarritako eztabaida eta prozesua ETAren aginduz" egin zutela ondorioztatu du auzitegiak. Zigortuen arten daude Arnaldo Otegi eta Rafa Diez Usabiaga.

 

Gehiengo sindikalak mobilizazioak deitu zituen gaurko, epaia jakin eta berehala. Durangon hamarnaka lagun batu dira udaletxe aurrean, ordu erdiz. Bertan, "sententzia politiko berri honi aurre egiteko beharra" azpimarratu dute, amaieran. LABek zapatuan Bilbon burutuko den manifestazio nazionalera deitu du, eta ELAk gaur erabakiko du parte hartuko duen edo ez.

 

 \"kontzentrazioa\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!