Eskainitako zerbitzua hobetze aldera turismo sektoreari bideratutako ikastaroak

Anboto 2011ko ira. 10a, 09:27

Basquetour, Turismoaren Euskal Agentziak eta Urkiola Landa Garapen Elkarteak turismo sektoreari begirako doaneko lau ikastaro antolatu dituzte

Basquetour, Turismoaren Euskal Agentziak eta Urkiola Landa Garapen Elkarteak turismo sektoreari begirako doaneko lau ikastaro antolatu dituzte.

 

Iraila eta abendua bitartean garatuko dira turismo sektorearen profesionalei, ostalari zein bezeroekin harreman zuzena duten profesionalei zuzenduriko ikastarook. Turismo arloan bisitari eta bezeroei eskaintzen zaien zerbitzua hobetzen laguntzea dute helburu ikastarook, antolatzaileek azaldu dutenez.

 

Honako ikastarook eskainiko dira, guztiak Urkiola Landa Garapen Elkarteak Berrizen daukan egoitzan: irailaren 21ean hasiko da Komunikazio eraginkorraren ADBa: hitzezkoa eta ez hitzezkoa deitu dioten ikastaroa; urriaren 5ean, Adimen emozionalaz baliatuz zuzentzeko oinarrizko nozioak; azaroaren 10ean, Jarrera positiboa eta etengabeko hobekuntza izenekoa, eta, abenduaren 14an, Etengabeko prestakuntzarako formula errazak. Guztiak 15:00etatik 19:00etara emango dira.

 

Informazio gehiagorako edo izena emateko 94 620 36 11 telefonora deitu daiteke edo aarrizabalaga@urkiola.org posta elektronikora mezua bidali.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!