Zainzuri pudinga

Anboto 2011ko ira. 6a, 09:00

Osagaiak

  • 600 g nata
  • Piperbeltz zuria
  • 2 poto zainzuri
  • Eusko label zigiluko 8 arrautza
  • Maionesa

 

Nola egin


Arrautzak irabiagailuagaz nahastu, eta nata bota. Ondo nahastu eta zainzuriak eta piperbeltz zuria bota. Moldean nahaste guztia bota. Moldea prestatuta egon behar da olio piska batekin eta plastikoagaz. Labean sartueta maria bainutan egosi ordu betean gutxi gorabehera (180º). Hotzitzen denean, maionesagaz apainduko dugu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!