Osagaiak
-
Olioa
-
Eusko label zigiluko kilo 1 patata
-
Kipula bat
-
Eusko label zigiluko 6 arrautza
-
Gatza
-
Eusko Label zigiluko 4 piper gorri edo berde
Nola egin
Patatak zuritu eta karratuetan moztu. Kipula ere moztu. Gero ipini olioa berotzen, eta bota kipula eta patatak, apurka-apurka egin arte.
Hori egin eta gero, piperrak moztu zati txikitan, eta bota zartaginera. Arrautzak apurtu eta nahastu, eta bota gatza. Gero bota arrautzetara patatak, kipula eta piperrak. Bota zartaginera eta utzi egiten. Alde bat egiten denean, eman buelta eta egin bestea.Tortilla egin denean plater batean ipini, eta prest dago jateko.