Oilasko kroketak

Anboto 2011ko ira. 6a, 09:00

Osagaiak (4-6 pertsona) 

  • Eusko Label zigiluko 2 oilasko papar
  • 2 koilarakada olio
  • Baso bete ardo zuri
  • 2 berakatz zati
  • Kipula txiki bat
  • Eusko label zigiluko arrautza bat
  • Gatza, piperbeltza, irina, ogi xehetua eta olioa

  • Besamela
    • 1/2 Eusko label zigiluko esnea
    • 50 g gurina
    • 2 koilarakada irin, gatza, piperbeltza eta intxaur muskatua

 

Nola egin

 

Besamela prestatu, esne irakinagaz. Baso bete ur, irina, gurina, gatza, piperbeltza eta intxaur muskatua jaurtiz. Irakitea amaitu orduko, bota oilasko paparra ondo zatituta.

Azkenik, kroketei forma eman, irin, arrautza eta ogi xehetuan pasatuz. Ondoren, zartaginean egin, olio askogaz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!