Espinaka flana

Anboto 2011ko ira. 6a, 09:00

Osagaiak (4/6 pertsona)

  • Espinaka kilo bat
  • 50 g gazta birrindu
  • Eusko label zigiluko 3 arrautza
  • Koilarakada bat gurin
  • 3 koilarakada pinazi
  • Gatza 

 

Nola egin

 

Egin espinakak ur askotan, eta bota gatza. Utzi egiten 5 minutuan. Indarra egin espinakekin ur guztia kanporatzeko. Arrautzekin nahastu, gurinarekin (deseginda egon behar da), pinaziekin eta gaztaren erdiarekin. Bota gatza.

 

Gero bota gurina flan-ontzian, bota lehengo prozesuan prestatu dugun nahaskia eta ipini labean, kuajatuta egon arte. Bota flana platerera eta bota gainetik gazta birrindua.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!