Osagaiak
Bizkotxoarentzat:
- Eusko Label zigiluko 3 arrautza
- 4 koilarakada azufre
- 4 koilarakada irin
Kremarentzako:
-
4 koilarakada gurin
-
Eusko Label zigiluko 3 gorringo
-
2 koilarakada Nescafe
- 4 koilarakada azufre
Nola egin
Bizkotxoa
Apurtu arrautzak eta nahastu azukrearekin; bota irina astiro-astiro. Bota molde biribil batera, aurrez gurina eta eta irina ondo emanda.
Ipini labean 30 minutuan. Atera eta utzi hozten.
Krema
Apurtu 3 gorringoak azukrearekin, bota gurina eta 2 koilarakada Nescafe. Nahastu dena ondo egin arte, eta Nescafea ondo geratu arte. Sartu apur batean izozkailuan. Zatitu bizkotxoa bi zatitan eta zati bakoitzean moka asko bota. Bota krema gainetik eta dekoratu pastelaren ertzak krema berarekin.