Osagaiak (4/6 pertsona)
-
3/4 kilo Eusko Label zigiluko Bildots Paparra
-
200g txanpinoi
-
50g gurin
-
2 azenario
-
Eusko Label zigiluko 2 arrautza gorringo
-
Koilarakada 1 irin
-
Kipula
-
Limoi bat
-
Ezkaia, ereinotza, gatza
Nola egin
Ebaki haragia zati txikitan, bota eta nahastu gatzagaz.
Ipini urez betetako kazola batean eta bota kipula eta azenarioa ebakita. Utzi egiten su apalean haragia ondo egin arte (35 minutuan, gutxi gorabehera). Apartatu haragia eta pasatu saltsa baso batera eta gorde.
Nahastu txanpinoiak gurinarekin eta gatzarekin. Bota limoiaren zukua eta irina. Bota saltsa haragira eta utzi egiten minutu batzuetan. Sua kendu eta gero, bota gorringoa nahastuta eta limoiaren zukua.
Ipini haragia ontzi batean eta bota saltsa beroa.