Oilaskoa txanpanetan

Anboto 2011ko ira. 6a, 09:00

Osagaiak (2/4 pertsona)

  • Eusko Label zigiluko oilasko bat
  • Txanpan baso bat
  • 250g txanpinoi
  • 50g gurin
  • 2 olio koilarakada
  • Limoi 1
  • Gatza

 

Nola egin

Zatitu oilaskoa zortzi zatitan eta bota gatza. Bota gurina eta olioa oliaskoari, eta ipini kazola batean. Bota irina bertan, eta egiten utzi kolorea hartu arte, bota txanpaina eta baita limoiaren zukua ere. Ondo nahastu eta bota oilaskoari.

 

Ondoren, moztu txanpinoiak tiratan eta bota limoizko zukua txanpinoietara.Tapatu kazola eta utzi su apalean egiten, oilaskoa, ondo egin arte.

 

Arrozagaz lagunduta zerbitu daiteke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!