Sahara eta Errusiatik etorritako 14 neska-mutikori ongietorria egin diete

Anboto 2011ko uzt. 17a, 16:32

Durango udaletxean egin diete ongietorria. 13 neska-mutiko sahararrak dira eta bat errusiarra.

Durango udaletxean egin diete ongietorria. 13 neska-mutiko sahararrak dira eta bat errusiarra.



Udako hile bi Durangaldean emango dituzte Saharako eta Errusiko 14 neska mutikok. Durangoko udaletxean egindako ongietorrian Herria Auzo Elkarteko Angel Longartek adierazi zuenez, “gaztetxoak hartuko dituzten gurasoen kopurua jaitsi egin da”. Horregatik, dei egin diete eskualdeko gurasoei aurrerantzean ekimenan parte hartu dezaten.

 

\"\"

Etorritako 14 gaztetxoetatik 11 aurretik ere egondakoak dira eta hiru, aldiz, berriak. Pasaporteekin izandako arazoak ere gogoratu ditu Longartek: “Pasaporte kolektiboa erabili dute eta horietakoren batekin arazoak sortu dira. Ondorioz, 191 gaztetxok etortzeko arazoak izan dituzte; ekainaren 23an heltzekoak ziren, baina sei bakarrik etorri ziren. Beste bost hurrengo egunean iritsi ziren eta gainerako hirurek uztailaren 6an etorri ahal izan dute”.

 


Udaletxean egindako harrera ekitaldian Aitziber Irigoras gurasoei eta gaztetxoei zuzendu zitzaien lehenengoei eskerrak emanez eta bigarren

 

ei uda atsegina igaro dezatela desiratuz. Ekimenan izan ziren, besteak beste, EAJko Goiztidi Diaz, PSEko Pilar Rios eta Bilduko Urdaspal Bolinaga.

 

\"\"

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!