Udako jaietako berri anboto.org gunean

Anboto 2011ko uzt. 18a, 08:46

Uztailaren 22tik aurrera eskualdeko jaietako egitarauak eskuragarri egongo dira webgunean

Uztailaren 22tik aurrera eskualdeko jaietako egitarauak eskuragarri egongo dira webgunean.

 

Uda sasoian herri eta auzo asko biziberritu egiten dira. Eguzkia zeru urdina gobernatzen, egun luzeak eta argitsuak… sasoi aproposa da jai giroan entretenitzeko. Abuztuan zehar Durangaldeko auzo eta herri askotan ospatzen dituzte jaiak eta, horregatik, www.anboto.org webguneak ospakizun horietako egitarauak eskuragarri ipiniko ditu.

 

Uztailaren 22tik aurrera Anbotoren webguneak atal berezia ipiniko du martxan jai horien informazio osatua modu errazean eskuratzeko. Horretara bideratutako atalean Durangaldeko herrietako izenak agertuko dira zerrendatuta, eta herri bakoitzaren barruan jaiak ospatzen dituzten auzoak. Gainean klikatzea nahikoa izango da informazioa eskuratzeko.

 

Durangaldean zehar ez ezik, inguruko herrietako jaietara ere mugitzen da jende asko. Horregatik, Amorebieta-Etxano, Ermua eta Bilboko egitarauk ere eskuratu ahal izango dira anbotoren webgunean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!