Esklerosi anizkoitzaren kontrako kanpaina abian da aurten ere. Abadiño, Berriz, Durango eta Elorriok bat egin dute gure eskualdean Busti zaitez! lelopean egiten den ekitaldiagaz.
Euskal Herriko hainbat igerileku eta hondartzatan egingo dute sentsibilizazio ekitaldia igande honetan. Aurten goa Eugenia Epalza Esklerosi Anizkoitza Euskal Fundazioak antolatutako 14. edizioa izango da. Gazteengan eragiten duen gaixotasun sendaezin honek sortzen dituen arazoak ezagutaraztea eta sentsibilizatzea dauka helburu kanpaina honek. Baita bizi kalidadea hobetzeko EAEko Esklerosi Anizkoitzaren elkarteetan gaixoei eskaintzen zaizkien errehabilitazio zerbitzuak finantzatzeko dirua lortzea ere.