Federakundeak hainbat aldaketa egin ditu 2010/2011 denboraldian, eta horrek eragin handia izan du Durangaldeko taldeetan.
Asteetan itxaroten egon eta gero Futbol Federakundeko batzarrean hainbat neurri onartu zituzten, tartean, Kurutziaga Euskal Ligan mantenduko dela erabaki zen. Berri onaren jakitun, Kurutziagako kideek entrenatzailea eta babesleak bilatzeari ekin diote. Lehenengo Mailan, berriz, eskualdeko talde hauek arituko dira: Abadiñoko Gaztetxie, Dantxari, Elorrioko B, Sapuberri eta Scalibur.