Turismo enpresa eta establezimenduei zuzendutako Berrikuntza Foroa antolatu dute

Anboto 2011ko eka. 29a, 13:03

Barikuan bukatuko da Durangaldeako Turismo sektorearentzako Berrikuntza Foroan izena emateko epea. \"Berrikuntzaren kulturan sentsibilizatu, beraien negozioaen lehiakortasuna hobetu dezaten\", du helburu Urkiola Landa Garapen Elkarteak eratutako foroak.

Barikuan bukatuko da Durangaldeko Turismo sektorearentzako Berrikuntza Foroan izena emateko epea.  "Berrikuntzaren kulturan sentsibilizatu, beraien negozioaen lehiakortasuna hobetu dezaten", du helburu Urkiola Landa GArapen Elkarteak eratutako foroak.

 

Urkiola Durangaldeko Landa Garapenerako Alkarteak, Basquetouren eskutik, eskualdeko turismo sektorearentzako Berrikuntza Foroa antolatu du. Turismo empresa eta establezimenduentzako (alojamendu, jatetxe, zerbitzu turistikoak…) zabalik dagoen formazio saio bat izango da.

 

Eusko Jaurlaritzako Turismo Zuzendaritzaren Basquetour Euskal Turismo Agentziaren Berrikuntza Sailaren ekimena dira eta turismo sektorean berrikuntza sustatzea dute helburu. Ordu t\'erdi irauten dute gutxigorabehera eta aipatu lez Turismo empresa eta establezimenduei dago zuzenduta.

 

Bertan erakutsi nahi da enpresa txikiak edo baliabide urriak izanik ere berrikuntzarako jarrera positiboak onura handiak ekar diezaiokela edozein negoziori. Foroa uztailaren 6an izango da. Esan  bezala, izena ematea uztailaren 1era arte egin ahal izango da, dohainik.

 

Nabarmendu dutenez, "foroaren helburua da partehartzaileak (oinarrizko mailan) berrikuntzaren kulturan sentsibilizatzea, beraien negozioen lehiakortasuna hobetu dezaten. Foroan berrikuntza azaldu eta desmitifikatzen da, hau da, agertzen zaie nahi duen guztiak berritu dezakeela (produktu mailan, prozesuetan, kudeaketan edo marketinean) eta berrikuntza txikiak ere aberasgarriak direla".

 

Gaineratu dutenez, "Ez da pentsatu behar baliabide askorekin egindako berrikuntza proiektu handiak bakarrik direnik arrakastatsuak. Lortu nahi da partehartzaileak Forotik berrikuntzarako grinarekin ateratzea, hau da, beraien negozio/establezimenduetan aplikatzeko gogoa barneratzea".  

 

 Urkiola Landa Garapenerako Elkartearen egoitzan (Margarita Maturana, 7. Berriz) izango da, 15:30ean, eta gehienez 20 lagunek parte hartu ahal izango dute. Antolatzaileen berbetan, formatu dinamikoa eta parte hartzailea dute eta alde prktikoa lehenesten da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!