Ekainaren 16an, leiho batetik erorita, Durangon, hil zen emakumearen heriotza salatzeko kontzentrazioak egin zituzten Elorrion eta Durangon.
"Emakumeen kontrako indarkeria kasu gisa baieztatua izan delarik", Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxako Plataforma Durangoko Andra Marin kontzentratu zen, 20:00etan. Durangoko Udalak udaletxearen aurrean deitu zuen elkarretaratzea ordu berean.
Abadiñoko Udalak hilketa "arbuiatu" eta Durangokoak antolatutako elkarretaratzean parte hartzera deitu zituen herritarrak; baita horrelako hilketa "gaitzestera" ere. Elorrioko Udalak deituta, berriz, atzo arratsaldean elkartu ziren Gernikako Arbola plazan. Iurretako Andereak plataformak ere "arbuiatu" du hilketa.
[img]http://www.anboto.org/images/9700/9747/1.jpg[/img]